Komunitatera iritsi berriei babesa eskaintzeko igarotze erritoa

Altzolorra, egun kasik desagertua dagoen Atsolorra euskal jaiotza-errituaren proposamen biziberritua da

Atsolorra Euskal Herriko hainbat lekutan egiten zen, Eliza katolikoak, XVI. mendean, debekatu eta haren ordez bataioa arautu zuen arte.

Komunitateko “atsoek” haurdunaldi zein erditzean ama eta jaioberriari ematen zioten laguntza du igarobide errito honek ezaugarri nagusi. Adineko emakumezkoek soilik hartzen zuten parte zaintza komunitario horretan, jaio berriari babesa eta onarpen soziala emanaz.

Egun, ohitura zaharra gaurkotu eta berreskuratzeko ahaleginean ari dira zenbait herritan. Transmisio emozionala eta zaintza kolektiboa oinarri, bizialdiaren hastapenean komunitatera etorri berriari afektua eta babes komunitarioa eskaintzea du helburu ALTZOLORRAK.

Babesleak

Urtean zehar jaiotako haurrei ongi etorri ekitaldia egiten udal ordezkariek herriko jaietako igandean (irailean). Haur jaio berriei aurreskua dantzatu, jaietako zapia jarri eta lora bana oparitzen zaie.

Altzolorra

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.