Ezbairik gabe, galdutako ohitura baten biziberritze prozesua ez da zeregin makala. Atal honetan aurkituko dituzuen gakoak lehenengo pausoak emateko baliagarri suertatu dakizueke.
Hasteko eta behin, ez dago Altzolorra antolatzeko modu bakarra. Dela herri, auzo, elkarte, lagun talde edo familiaren esparruan egituratzen dela, komunitate bakoitzak irudikatuko du bere Altzolorra.
Sarea modu kolektibo eta parte hartzailean osatzea da proposamena. Zenbat eta herritar ezberdin gehiago batu Altzolorrera, orduan eta aberatsagoa esperientzia eta zabalagoa babesa.
Esparruetako horietako bakoitzeko prozesuak, helburuak eta baliabideak ezberdinak izan daitezkeen arren, ondorengo oinarri amankomunak beharko lituzke Altzolorrak:
Altzolorra moduko erritu baten bizirautea, transmisioaren menpe dago neurri handi batean. Hau horrela, euskal ohiturek zein Altzolorra edo Gau Beltza moduko errituek dituzten funtzioak, oinarrizko balioak, iruditegiak, oinarriak… belaunaldi berriei transmititzea beharrezkoa bezain garrantzitsua dela uste dugu.
Horregatik, unitate didaktiko bat sortu dugu, gaia lantzeko beharrezko eduki eta material guztiekin.
10-12 urtetako ikasleentzat (LH5 eta LH6) TAUPAk espresuki sortutako OHITUREN BIZIBERRITZEA unitate didaktikoak gaztetxoen jakin-nahia sustatu eta aspaldiko ohituren inguruko ezagutza handitzea du helburu.
Herri mailan, familia edo lagunartearen espazio intimoan antolatzen den sare komunitarioak edo elkarte zabalago baten zein Udaletxearen gerizpe irekiagoan antolatutakoak ezaugarri ezberdinak izango ditu, baina antolaketa eredu guztientzat baliagarri suertatu daitekeen gida hau aproposa suertatu dakizuekelakoan gaude.
Altzolorra antolatzeko, lehenik eta behin, honako hauek izan beharko ditugu kontuan:
Azken urteotan, garai bateko Atsolorra berreskuratzeko egindako lanaren ondorioz zenbait herritan ospatzen dute erritua. Egindako lan hori balioan jartzea ezinbestekoa izango da, zimendua izango baita, eta erritua zerotik antolatu beharrean egina dagoena osatu ahalko dugulako.
Atsolorra zaintza eta laguntza prozesua zen, atsoek haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren zaintzen zituzten komunitateko emakumeak. Gaurdaino, ordea, prozesuko zati bat besterik ez da iritsi, alegia, amek haur jaioberriak komunitateari aurkezteko, igande arratsaldetan, antolatzen zuten festa. Altzolorrak, baina, Atsolorra jatorrian zena aitortu eta ezagutzera eman nahi du, horrexegatik, prozesu osoari garrantzia eman nahi dio. Gaiaren gaineko zenbait hitzaldi antolatu daitezke bai erritua bera ezagutarazko, bai Altzolorraren balioak partekatu edota lantzeko.
Herritik sortutako egitasmoak modu parte-hartzailean egitea onuragarria dela uste dugu. Askotariko herritarrek osatzen badute, orduan eta aberasgarriagoak izango dira ekarpenak, eta ezarritako erronkei aurre egiteko ikuspuntuak.
Proiektu berean parte hartzen duten pertsonek, gainera, aukera gehiago izaten dute proiektua bere sentitu eta iniziatibaz ekiteko. Elkarlanean egindako proiektuak eraginkorragoak izan ohi dira, baina horretarako garrantzitsua da emaitza bezainbeste prozesua eta egiteko moduak zaintzea. Sustatu nahi ditugun balioak gure egiteko moduetan ere islatzen dira.
Antolaketarako taldea herritarrek eta herriko eragileek osatutako batzordea izan daiteke. Dagoeneko sortuak dauden egiturak baliatu daizteke taldeari lan karga arintzeko. Herriko eragile ezberdinek parte hartu beharko lukete, euskara elkarteak, haurrekin lan egiten duten eragileak, harrera eskaintzen dutenak, haurdinaldian laguntza eskaitzen dutenak, guraso elkarteak, amatasunak lantzen dituztenak….
Ongi etorria jasoko duten haurren familiak Altzolorrean protagonista izatea garrantzitsua izango da. Horrenbestez, antolatzaile eta emaile rola izan dezakete, horrelaxe izaten zen, hain zuzen ere, antzinako Atsolorrean; jaiotako haurraren familiak antolatzen zuen festa, Komunitatetik jasotako laguntza eskertzeko antolatu ere: gonbidapenak banatu, otordua prestatu… Erabaki horrek komunitatea indartzen lagunduko du: haurren familiek komunitatetik jasoko dute babesa eta zaintzarako konpromisoa, ordainetan komunitateari jasotakoa itzuliko diote, esate baterako, errituaren antolaketan parte hartuz, edota azken festako mokadua prestatuz. Gainera, egiteko modu honek antolaketa taldea urtero berritzea ekarriko du, eta, ondorioz, taldea erretzeko arriskua ekindingo da horrela.
Antolaketa taldean parte hartzera gonbidatzeko gutun eredua zenbait hizkuntzatan
Ongi etorria jasoko duten haurren familiek antolaketa taldean parte hartzera gonbidatzeko gutun eredua zenbait hizkuntzatan
Ongi etorria jasoko duen haurraren familiari Altzolor festan parte hartzeko gonbidapen gutun eredua zenbait hizkuntzatan.
Altzolorrak komunitatea elkartuko du, komunitate osoa, eta hori lortzeko ezinbestekoa izango da komunitate osora iristea. Gainera, haur iritsi berri guztiei emango die ongi etorria, beraz, erroldatik jasotako haur jaioberrien informazioaz gain bestelako informazioa ere lortu beharko dugu, hala nola herrira bizitzera etorritako 0-5 urte bitarteko haurrena. Horretarako, alde batetik, errolda baliatuko dugu datuetuok lortzeko, bestetik, herriko eragileen bidez saituko gara erroldatu gabeko haur iritsi berrien informazioa lortzen.
Datu babeserako legeak ezartzen du baimena duenak soilik erabili ahalko dituela pertsona batren datuak, horrenbetsez , Altzolorraren antolatzaileak ez badu baimenik eragile baimenduaren bidez iritsi gaitezke herritar horiengana.
Horiek guztioriek zehaztuko dituzte gure Altzolorraren nondik norakoak eta bideratuko dute antolaketa.
Behin abiatuta, ospakizuna amaitu bitartean luzatuko da garapen fasea. Fase honetan ere zenbait erabaki hartu beharko dituzte antolatzaileek:
Behin ekintza amaitutakoan garrantzitsua izango da egindakoaren balorazioa egitea, aurrera begirakoak zehazteko.
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur. Laoreet fermentum fermentum tortor massa. Magna a nisl sed convallis.
abidibea.eus
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur. Laoreet fermentum fermentum tortor massa. Magna a nisl sed convallis.
abidibea.eus
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur. Laoreet fermentum fermentum tortor massa. Magna a nisl sed convallis.
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur. Laoreet fermentum fermentum tortor massa. Magna a nisl sed convallis.
abidibea.eus
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur. Laoreet fermentum fermentum tortor massa. Magna a nisl sed convallis.
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur. Laoreet fermentum fermentum tortor massa. Magna a nisl sed convallis.
abidibea.eus
Hasteko Altzolorraren jatorria eta ezaugarriak azaldu eta perstatutako egitaraua azaldu ditzakezue. Hemen duzuea hori egiteko proposamen bat:
Azken urtean gure komunitatera loratu diren haurren aurkezpena modu askotan egin daiteke. Natura zikloekin lotura eginez egiteko euskarri bat sortu dugu propio horretarako: komunitatearen metafora da zuhaitza eta zuhaitzaren loreek irudikatzen dute udaberritik udaberrira komunitatera loratu diren haurrak. Ongi etorria jasoko duen haurren aurkezpenean erabili daiteke, familiek haurraren argazkia itsatsiko dute zuhaitzaren loreetan, komunitate osoak ezagutu ditzan.
Txalaparta konpromezuak sinatzeko erabili izan da Euskal herrian. Altzolorrean ongi etorria jasoko duten haurrak zaintzeko konpromisoa hartuko du komunitateak eta txalaparta joz berretsi daiteke garai batean egiten zen bezala. Horretarako espresuki Altzolorraren txalaparta doinua sortu du TTakun Txalaparta elkarteak.
Komunitateak familiei eta haurrei zaintza eta babesa eskaintzeko konpromisoaz gain bestelako opari bat egin diezaieke. Oparia izan daiteke erositakoa, komunitateko kideek eskuz eginikoa, haurraren heziketarako lagungarria izango dena, oroigarri bat… Baliabideak atalean jaso ditugu hainbat opari eredu, aukeratzen denaren arabera egitarau aldatu egingo da. Bertaratuek momentuan eginiko zerbait bada, aurrez egitarauan oparia egiteko tartea edo tailerra gehitu beharko da.
Zenbait herritan ohitura bilakatu da, komunitatera iritsitako haurrek zuhaitz bat landatzea. Gainera ekintza honek ingurumenean eragiteko ere balioko du.
Jaiari amaira emateko elkarrekin abestu eta janariak dastatu ditzakegu. Jatea eta edatea komunitate guztien ezaugarria da eta herritarren kohesiorako aukera paregabea ere eskaintzen dute. Hori dela eta, Altzolorra elkarrekin merienda eta hamaiketako bat janaz amaitzea baliagarria izango da komunitatea osatzen duten kideak elkar ezagutzeko, eta baita ohiturak partekatzeko ere.
Altzolorraren oinarrietako bat jatorrira begirada da eta horretarako erritu biziberrituan orduko ohitura gaurkotuak gehituko ditugu eta amaierako otordua egitea erabakitzen badugu horretarako baliatu dezakegu: